2007-06-07

Alexitimia

Alexitimia emozioak identifikatzeko eta adierazteko ezintasuna da.
Peter Sifneosek 1972. urtean burmuineko desorden bat bezala definitu zuen. Izan ere, ez da gaixotasun bat, ezta gaitz bat ere. Interpretazio klinikoa da eta, sentimenduak edota emozioak azaldu ezin dituzten pertsonen artean ematen da. Hala ere, pertsona horiek emozioak fisikoki adieraztera heldu daitezke.

Desordena burmuinean ebakuntza kirurgikoa izan ondoren eman daiteke. Baina baita pertsonalitatearen ohiko ezaugarria izateagatik ere.
Hortik abiatuta, alexitimia sufritzen dutenek arazo fisiko asko izan ohi dituzte; hala nola, fibromialgia, ekzemak edo buruko min handiak. Hori dela eta, emozioak minaren bitartez adieraziak dira.

Ikerketa batzuen arabera, ehun pertsonetatik zazpik alexitimia sufritzen dute. Eta horien artean, mutilak dira gehienak. Horiek lotura afektiboak ezartzeko zailtasunak izaten dituzte, sortzeko gutxieneko ahalmena izaten dute eta nahiko aspergarriak izaten dira.

Dena den, adituak ez dira ados jartzen, ez zertan datzan alexitimia zehazterakoan, ezta datuen egiaztapena egiterakoan ere.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Artikulu interesgarria, horrelakorik irakurtzen dudan lehenengo aldia da: alexitimia. Txarto ez badut ulertu ebakuntza kirurgikoa izan ondoren burmuinean desordena eman daiteke, eta horrek alexitimia izatera eraman al gaitu? Emozioak adieraz ezina...ez dut ezta pentsatu ere nahi.

elena dijo...

Alexitimiari buruzko ezer gutxi nekien orain arte,eta niri ere oso interesgarria iruditu zait artikulua. Nahiz eta pertsona bera horri garrantzi handirik ez eman, zure barneko sentimenduak azaldu ezinean bazabiz eguneroko bizitzan zailtasun handiak izan ditzakezu... eta pena bat da.