"Adimen emozionala" adierazpena Peter Salowey eta John D. Mayer- ek sartu zuten lehenengo aldiz psikologia alorrean 1990. urtean. Gero, 1995.ean, Daniel Goleman-ek Adimen emozionala deitutako liburuaren bidez zabaldu egin zuen. Berarentzat, adimen emozionala norberaren eta besteen sentimenduak antzemateko gaitasuna da; modu horretan, emozioak ondo gidatzeko eta inguratzen gaituztenekin harreman emankorragoak izateko.
Hori dela eta, Goleman-ek bi taldetan banatuta dauden bost emozio-gaitasun kontuan hartzen ditu:
- Gaitasun pertsonala:
Badira erregulatzeko mekanismo batzuk, lagungarriak izan dakizkigukenak. Besteak beste: entretenitzea, egoerari buelta ematea, modu baketsuan konpontzea arazoa,...
Heziketa emozionala eskolan landu beharreko gauza da. Horrela gelako giroa izugarri hobetzen delako, eta baita eskolako etekina ere (orain arte modu horretan pentsatu ez den arren). Emozioak lantzeak beste ikasgai batzuetan ere gusturago egotea eta lan gehiago egitea erraztuko du.
Gertatzen dena da irakasleak ez daudela oso prestatuak emozioen alorrean eta, gainera, ez dagoela baliabide nahikorik hori aurrera eramateko.
Hori dela eta, Goleman-ek bi taldetan banatuta dauden bost emozio-gaitasun kontuan hartzen ditu:
- Gaitasun pertsonala:
- Norberaren emozioen kontzientzia izatea (autokontzientzia): norberaren emozioak antzemateko eta ulertzeko, eta horiek besteengan duten ondorioa ikusteko gaitasuna da.
- Norberaren emozioak gidatzen jakitea (autoerregulazioa edo autokontrola): norberaren emozioak eta bulkadak erregulatzeko, eta jokatu baino lehen pentsatzeko gaitasuna da.
- Norberaren motibazioa (automotibazioa): emozioak funtsezko helburu baten arabera ordenatzeko gaitasuna da.
- Besteen emozioak antzematea (enpatia): besteen beharrak, sentimenduak eta arazoak ulertzeko gaitasuna da; horretarako, bere lekuan jarriz.
- Harremanak gidatzen jakitea (trebetasun sozialak): besteekiko harremanak gidatzeko gaitasuna da.
Badira erregulatzeko mekanismo batzuk, lagungarriak izan dakizkigukenak. Besteak beste: entretenitzea, egoerari buelta ematea, modu baketsuan konpontzea arazoa,...
Heziketa emozionala eskolan landu beharreko gauza da. Horrela gelako giroa izugarri hobetzen delako, eta baita eskolako etekina ere (orain arte modu horretan pentsatu ez den arren). Emozioak lantzeak beste ikasgai batzuetan ere gusturago egotea eta lan gehiago egitea erraztuko du.
Gertatzen dena da irakasleak ez daudela oso prestatuak emozioen alorrean eta, gainera, ez dagoela baliabide nahikorik hori aurrera eramateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario