Haserrea buruko nahaste arrunt eta suntsitzaileena da, ia egunero eragiten diguna. Haserretzea ez da txarra, axola duenak haserrealdia nola kontrolatu da. Eta hori, batzuetan, nahiko zaila da.
Dolf Zillman-ek egindako ikerketa batzuen arabera, haserreak mehatxatuta egotearen susmoan du jatorria. Mehatxu hori fisikoa zein psikologikoa izan daiteke (arbuiatuta, frustratua,... sentitzea) eta gorputz-deskarga bat eragiten du. Normalean adrenalina deskarga bat sortzen da gure nerbio-sisteman, handiagoa edo txikiagoa dena haserrearen intentsitatearen arabera, eta horrek minutuak, orduak edota egunak iraun dezakeen asaldura orokortua eragiten du. Gainera, asaldura berrien aurrean hipersentiberak mantentzen gaitu. Horrek esan nahi du pertsona, behin haserrearazi eginez gero, urduri egonez gero, edo nekatuago egonez gero, errazago haserretu ahal dela.
Haserreak sorrarazten duen asaldura horrek astiro desagertzeko joera du. Horregatik, haserrearen dinamikan murgilduta dagoen pertsonak, bide hori uzteko ahaleginik egiten ez badu, hira eztanda bat eragingo du erraz.
Haserreak sorrarazten duen asaldura horrek astiro desagertzeko joera du. Horregatik, haserrearen dinamikan murgilduta dagoen pertsonak, bide hori uzteko ahaleginik egiten ez badu, hira eztanda bat eragingo du erraz.
Haserrea bultzatzen duten faktoreen artean, honako hauek ditugu:
- Estresa
- Bakoitzaren izaera: agian emozioak oso modu bizian sentitzen dituzun pertsona horietako bat zara. Edo, beharbada, nahiko oldarkorra zara eta kontrola erraz galtzen duzu
- Izandako ereduak: agian familiako kideak edota irakasleak sarritan haserretzen eta beraien onetik ateratzen ikusi dituzu gauzak espero bezala ateratzen ez zirenean
Gehienetan, haserrea adierazteko beharra sentitzen dugu eta, batzutan, pedagogikoa izan daiteke (autoritatea markatzeko, egoera baten larritasuna adierazteko,...), baina zaila egiten da haserrea muga egokienen barruan mantentzea.
Aristoteles-ek zioen moduan:
"Edonor haserre daiteke, hori oso erraza da. Baina haserretzea pertsona aproposarekin, maila egokienean, beharrezko momentuan, asmo zehatzarekin eta modu zuzen batean, hori, ez da hain erraza".
Askotan, gainera, haserrea deskargatzeak gero damutuko garen hitzak esatera eta ekintzak egitera bultzatzen gaitu. Beraz, beti ez digu laguntzen pozik gelditzen.
Horregatik, komenigarria da haserreari aurre egiteko eta haserrea gidatu ahal izateko urrats hauek jarraitzea:
Horregatik, komenigarria da haserreari aurre egiteko eta haserrea gidatu ahal izateko urrats hauek jarraitzea:
- Zure sentimenduekin lotu (autokontzientzia)
- Geldi zaitez eta pentsatu (autokontrola)
- Aukerak kontuan hartu eta haiei buruz hausnartu (pentsatu ere ondorioetan)
- Erabaki bat hartu (aukeren artean bat hartu)
- Aurrerapenak egiaztatu
No hay comentarios:
Publicar un comentario