Beldurra sarritan desatsegina den sentimendu bizi batez bereizi egiten den emozioa da. Sentimendu hori arrisku baten hautemateagatik eragina da, erreala zein ustezkoa, oraingokoa zein gerokoa.
Oinarrizko emozioa da, arriskuari edota mehatxuari diogun higuina naturalatik ondorioztatzen dena.
Animalietan zein gizakietan ematen da, baina nik gizakietan jarriko dut arreta; batez ere, haurretan.
Beldur egoera baten aurrean gaudenean, gure gorputzak aldaketa batzuk jasotzen ditu:
Beldurrak bizitzaren lehenengo urtearen inguruan hasten dira, baina 4-6 urte bitartean eragin handiagoa dute.
Denboraldi horretan umea hasiko da iluntasunaren, animalien, pertsona ezezagunen, ipuinetan edota filmetan agertzen diren zenbait pertsonaien, zarata gogorren,... beldur izaten. Eta normala da beldurra sentitzea, guztiok sentitzen baitugu noizbait. Gainera, zenbait adituren ustez, "osasungarria" da, zenbait aldaketa fisiologiko ekartzen dituelako eta horiek egoera zailei hobeto aurre egitea ahalbidetzen dizkietelako. Arazoa dator beldurrezko egoera hori modu errepikakorrean mantentzen denean. Izan ere, antsietatea sortzen du (beldurrezko sentimendua izatea arrazoi garbirik gabe), eta horrek tentsioa eta higadura fisikoa eragiten du.
Egoera sortzearen zergatia asmatzea ere ez da zeregin erraza.
Ume batzuk fobia dute (zerbait espezifikori beldur handia izatea). Eta aurkezten den beldur hori objektiboa da, erabat arrazoitua dago, eta zenbait arriskutik babesten ditu. Fobia erakutsi ohi da pertsonak zentzugabe eta bidegabe bezala aitortzen duen objektu, egoera edota sentsazioen aurrean obsesioa sentitzen duenean baina, hala eta guztiz ere, ezin dienean aurka egin.
Zorionez, beldur gehienak igarokorrak dira, eta umea hazi ahala, apurka-apurka, desagertzen dira.

- Bihotzaren taupadak bizkortu egiten dira, gorputz-adarretara eta burmuinera odola bidaltzeko
- Begi-niniak zabaldu egiten dira hobeto ikusteko
- Hiru hormona sortzen dira: adrenalina, noradrenalina eta kortikoideak (azken hauek neuronen arteko lotura gertatzea eragozten dute; hau da, sinapsia, eta beraz, pertsona horren sormena paralizatzea eragiten du)
- Birikiek azkarrago hartzen dute airea gorputzari oxigenoa emateko
- Digestio- eta gernu- aparatuak motelago lan egiten hasten dira, gauza garrantzitsuagoetan arreta jarri ahal izateko
Beldurrak bizitzaren lehenengo urtearen inguruan hasten dira, baina 4-6 urte bitartean eragin handiagoa dute.
Denboraldi horretan umea hasiko da iluntasunaren, animalien, pertsona ezezagunen, ipuinetan edota filmetan agertzen diren zenbait pertsonaien, zarata gogorren,... beldur izaten. Eta normala da beldurra sentitzea, guztiok sentitzen baitugu noizbait. Gainera, zenbait adituren ustez, "osasungarria" da, zenbait aldaketa fisiologiko ekartzen dituelako eta horiek egoera zailei hobeto aurre egitea ahalbidetzen dizkietelako. Arazoa dator beldurrezko egoera hori modu errepikakorrean mantentzen denean. Izan ere, antsietatea sortzen du (beldurrezko sentimendua izatea arrazoi garbirik gabe), eta horrek tentsioa eta higadura fisikoa eragiten du.
Egoera sortzearen zergatia asmatzea ere ez da zeregin erraza.
Ume batzuk fobia dute (zerbait espezifikori beldur handia izatea). Eta aurkezten den beldur hori objektiboa da, erabat arrazoitua dago, eta zenbait arriskutik babesten ditu. Fobia erakutsi ohi da pertsonak zentzugabe eta bidegabe bezala aitortzen duen objektu, egoera edota sentsazioen aurrean obsesioa sentitzen duenean baina, hala eta guztiz ere, ezin dienean aurka egin.
Zorionez, beldur gehienak igarokorrak dira, eta umea hazi ahala, apurka-apurka, desagertzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario