Poza, aurretik aipatu bezala, oinarrizko emozioetako bat da.
Renny Yagosesky-k, jokabidearen idazlea eta orientatzaileak, dio barneko egoera freskoa eta argia dela; ongizate orokorraren, indar maila altuen eta ekintza konstruktiborako ahalmen handi baten sortzailea dena.
Poza sentitzen duenak arazorik gabe adierazten du: itxuraren bitartez, hizkuntzaren bitartez, erabakien bitartez, edota ekintzen bitartez.
Aditu honek, era berean, bi poztasun mota bereizten ditu:
- Poza erreakzio bezala: gertakari igarokor baten aurrean ematen da (sari bat irabaztea, lagun batekin topo egitea, goraipamen bat jasotzea, galdutako objektu baliotsu bat aurkitzea,...)
- Poza ezinbesteko joera bezala: pertzepzioa, modu sarrian eta egonkorrean, eguneroko bizitzako alde positiboetarantz, baloratzen eta gidatzen ikasten denean ematen da.
Eguneroko bizitzan beti pozten gara arrazoi bat dagoenean: ulertzen gaituen pertsona hori aurkitzen dugunean, nahi genuen lana lortzen dugunean, azterketa baten nota ona denean,... Baina poztasun horiek ez dira gehiegi irauten, une batekoak dira, ezin dira modu jarraitu eta etengabean iraun.
Sentitzen dugun poztasuna, sarritan, barrea edota irribarrearen bitartez adierazten dugu, eta jakin behar dugu horiek onura batzuk ematen dizkigutela, besteak beste:
- Estresa, tentsioa, antsietatea, depresioa eta kolesterola kentzen dute.
- Argaltzen dute (400 muskulu inguru erabiltzen ditugu eta!)
- Gaztetu egiten dute
- Erlaxatzen gaituzte
- Insomnioa, autoestima falta, minak, bihotzeko eta arnasteko arazoak,... murrizten dituzte
- Ia edozein gaixotasun gutxitzen dute
Gainera, gure bizitzari gehitzen dizkiote: onarpena, ulermena, jolasa, indar positiboa, poztasuna, gure zentzumenak zorroztea,...
1 comentario:
Existitzen den emozioetariko politena, ta gainera hainbat onura eskeintzen dizkigu? estresa, insomnioa, depresioa, kolesterola...
Dudarik gabe, egunoroko gauza txikietan begia jarri behar dugu, eta aukera izanez gero gure poztasuna adierazi.
Publicar un comentario